Groseko proiektu komunitario bat, istorioak partekatzeko eta elkargunea izateko.

Gonbidapen batekin hasiko gara: auzoko bizitzari buruzko mikrokontakizunak idaztea. Horiekin sortuko dugu Groseko lehen fanzine kolektiboa, auzoan bizi eta ibiltzen direnek eta auzoa sentitzen dutenek idatzia.

Hau hasiera besterik ez da.

Parte hartu nahi duzu?

Oroitzapenak, eguneroko kontuak, lekuak, pertsonak, ezusteko uneak... Istorio horiekin guztiekin osatuko da auzoko bizitzari buruzko fanzinea.

Proiektu horren helburua da komunitatea indartzea eta auzolanaren indarra goraipatzea.

Bidali zure mikrokontakizuna
apirilaren 23tik maiatzaren 5era bitartean.

Auzokoak gonbidatzen ditugu auzoko bizitzari loturiko gaietan oinarritutako mikrokontakizunak idaztera, bakarka edo hainbaten artean.

Animatu hauei buruz idaztera:

Ikus gai guztiak

Nola parte hartu?

Bi eratara parte hartu dezakezu:

Webgune honen bidez, zure mikrokontakizuna parte hartzeko formularioaren bitartez zuzenean bidalita.

Edo auzoko hainbat lekutan ezarritako parte hartzeko gune fisikoen bidez, zure kontakizuna bertan entregatuta.

Arteuparte Gallery
Calle Nueva, 4

Okendo Kultur Etxea
Nafarroa Hiribidea, 7

Groseko Osasun Zentroa
Nafarroa Hiribidea, 14

Arrazola Farmazia
Secundino Esnaola kalea, 21

Cilveti Farmazia
San Francisco kalea, 14

Muno Baserria
Nafarroa Behera plaza

Sagueseko kantxa

Parte hartzeko ahalik eta erraztasun gehien emango ditugu.

Zeri buruz idatzi?

Gai sorta bat proposatzen dugu, zure istorioa partekatzeko abiapuntu edo inspirazio izan daitezen.

Haietako bakoitzak eszena bat iradokitzen du, edo oroitzapen bat, edo auzoko berezko egoeraren bat.

Gros, Groseko jendea, auzoko bizitza, auzoaren memoria edo auzoaren ametsak, horiek guztiak izan daitezke zure istorioaren abiapuntu.

Axola duena da oihartzuna izan dezakeen zerbait partekatzea, beste ikuspegi batzuekin topatzea, eta auzoan hizketarako bidea ematea.

Ikus gai posibleak

Idatzi al dezakete istorioa beste norbaitekin batera?

Bai horixe. Baiki, ideia zoragarria iruditzen zaigu.

Beste norbaitekin batera idatz dezakezu istorioa, beste norbaitek kontatutakoa idatzi, edo norbaiti laguntza eskatu, kontatu nahi duzun hori idatz dezan.

Auzo Orri sortzeko arrazoia da gauzak batera egiteko nahia, eta hainbaten artean istorio bat idaztea guztiz bat dator asmo horrekin.

Zenbateko luzera izan dezake?

Idatzi mugarik gabe. Bi esaldi izan litezke, edo 300 hitz. Zuk aukeratu. Kontatu nahi duzun horrek axola du.

Nola egingo da fanzinea?

Lapera Edicionesen taldeak editatuko du fanzinea. Paperezko bertsioa kontakizunen bilduma bat izango da, eta testu guztiak webgunean egongo dira eskura.

Zertarako da Auzo Orri?

Auzo Orri sortu da auzoko istorio, ikuspegi eta oroitzapenak partekatzeko aukera berriak emateko.

Egunerokotasuna topagune bihurtzeko gonbita da, bizi, oroitu edo irudikatzen duguna oinarri hartuta, baina baita etorkizun dena ere.

Keinu txiki bat da, auzotarrentzako bilgune berriak sortzea duena asmo.

Proiektuak Grosen jada hasia den bideari heldu dio, zenbait ekimenek denbora daramatelako loturak eta elkarbizitza aktibatzen.

Kasu honetan, Erlauntza sareak —auzoan lan egin eta ikuspegi komunitario bera duten hainbat esparrutako profesionalek osatzen dute— sustatzen du Auzo Orri.