Proiektua
Auzo Orrik Gros auzoan jada hasia den bideari heldu dio, zenbait ekimenek eta eragilek denbora daramatelako topaguneak eta elkarbizitza eragiten.
Galdera partekatua bat da sorburua: nola sortu elkartzeko aukera gehiago auzoko eguneroko bizitzan.
Kasu honetan, Erlauntza sareak —auzoan lan egin eta ikuspegi komunitario bera duten hainbat esparrutako profesionalek osatzen dute (osasun-arlokoak, kulturakoak, kirolekoak, farmaziakoak, gizarte-zerbitzuetakoak)— sustatzen du proiektua.
Auzo Orrik hori guztia egiteko modu jakin bat proposatzen du: auzoan bizi eta ibiltzen direnak eta auzoa sentitzen dutenak elkartuko dituzten istorioak, oroitzapenak eta imajinarioak plazaratzea.
Keinu sotil bat, elkarrizketa berrietarako bidea eman eta dagoneko martxan dena zabaldu nahi duena.