Gaiak

Parte-hartzaileak inspiratzeko, gai sorta bat prestatu dugu, abiapuntu gisa erabili nahi badira ere.

Haietako bakoitzak auzoko egoera, oroitzapen edo leku bat proposatzen du.

Hitzez hitz jarrai diezaiokezu hariari, edo inspirazio gisa soilik erabili. Axola duena da istorioak Grosekin lotura izatea.

Ez dugu idazkera perfekturik bilatzen.
Baizik eta auzoan sortutako istorioak.

Nahi baduzu, beste norbaitekin ere idatz dezakezu istorioa.

Eta, jakina, edozein hizkuntzatan.

  1. 1.

    Gros nire lekua izaten hasi zen unea.

    Ez zen sekulako ezer izan. Baina guztia aldatu zuen.

  2. 2.

    Uste nuen dena nekiela Grosi buruz. Halako batean, ordea...

    Ordutik aurrera, lehen bezala izateari utzi zion zeozerk.

  3. 3.

    Harengandik ikasi nuena.

    Pertsona batzuekin, solasaldi guztietan ikasten duzu zerbait.

  4. 4.

    Inoiz hitzik egin ez diodan bizilaguna.

    Maiz gurutzatzen gara. Dirudiena baino gehiago dakigu elkarri buruz.

  5. 5.

    Ez-ezagunak erabat.

    Kalean gurutzatu gara. Ez dakit ezer hari buruz. Baina irudika dezaket zer bizi daraman auzoan.

  6. 6.

    Keinu txiki bat geratu zitzaidan gogoan iltzatuta.

    Unetxo bat izan zen. Baina hor dirau.

  7. 7.

    Nire auzokideen erkidegoarentzako ametsetako estatutua.

    Une batez, guztia zegoen nire esku. Honelakoa izan liteke elkarbizitza.

  8. 8.

    Auzo zati bat nire auzokidearentzat.

    Ez da etxetik ateratzen. Baina eraman niezaioke zeozer.

  9. 9.

    Edozein eguneko goiz batez Grosen.

    Auzoa martxan jartzen den bitartean gertatzen dena.

  10. 10.

    Itxarongela.

    Egun hartan osasun-zentroan gertatu zena ez nuen inondik ere espero.

  11. 11.

    Olatuaren zain.

    Oraindik ez da iritsi olatu perfektua. Baina beste gauza batzuk gertatu dira.

  12. 12.

    Deskriba ezazu kale bat hasieratik bukaerara.

    Dagoena. Nolakoa den. Nor dabilen. Zer gertatzen den.

  13. 13.

    Liburutegian, bilatzen ez nuen zerbait topatu nuen.

    Gauza baten bila joan nintzen. Eta beste gauza batekin itzuli.

  14. 14.

    Zubia zeharkatzea.

    Batzuetan, aski da zubi bat zeharkatzea, zerbait aldatzeko.

  15. 15.

    Auzoan izan den aldaketaren bat, ulertzea kosta egiten zaidana.

    Aldaketa batzuk ez ditugu berehalakoan sumatzen... edo onartzen.

  16. 16.

    Urte zenbaiten buruan, Grosen nahi nuke...

    Auzoan ikusi, bizi edo partekatu nahi nukeen zerbait.

  17. 17.

    Egun bat etorkizuneko Grosen.

    Egun arrunt bat... oraindik ere iragan ez dena.

  18. 18.

    Grosen bizitzeko eskuliburua.

    Inork azaltzen ez dizuna. Baina agian jakin beharko litzatekeena.

  19. 19.

    Groseko leku nabarmenen gida ez ofiziala

    Ez duzu inon topatuko. Neuk egina da.

  20. 20.

    Maitasun-gutuna Groseko saltoki bati.

    Saltoki jakin horri. Edo saltoki askori.

  21. 21.

    Hitzordua Saguesen.

    Muroaren, kantxaren edo pasealekuaren artean... zeozer ari da gertatzen.

  22. 22.

    Nola azalduko zenioke auzoa iritsi berria den alien bati?

    Ortzian parerik ez duen auzoa.

  23. 23.

    Auzoko superheroi baten aurkezpen ofiziala.

    Ez darama kaparik. Baina bertan dago.

  24. 24.

    Mikrofono irekia.

    Guztia ezin liteke kabitu izenburu batean. Hemen, kontatu nahi dudana kabitzen da.