Auzo Orri komunitatea
Auzo Orrik istorio partekatuen bidez ekarpena egitera eta komunitatea ehuntzera gonbidatzen du.
Idazten duten pertsonak, irakurtzen dutenak, entzuten dutenak, laguntzen dutenak. Istorio baten bitartez elkarrekin topatzen diren pertsonak.
Poliki-poliki eraikitzen den komunitatea, istorioz istorio, solasaldiz solasaldi, keinuz keinu.
Parte hartzeko hamaika modu dago: idaztea, irakurtzea, entzutea, laguntzea edo partekatzea.
Eta, orobat, auzoan elkarrekin topatzeko modu berriak ezagutzea.
Proiektuaren oinarria dira Groseko eguneroko bizitzaren zati diren guneak eta sareak (liburutegiak, saltokiak, osasun-zentroak, ekipamenduak, kaleak), eta horiek posible egiten dituzten pertsonak eta eragileak.
Jada martxan dagoen horrekin bat egiten du proiektuak, komunitatea sendotzeko bidean bere ekarpena egiteko.